Itxi

telebista

00:10ean

Sergey Kovalev, munduko erdiastunik onena, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Hiru norgehiagoka eskainiko ditu saioak iluntzean: Sergey Kovalev–Jean Pascual, Rakhim Charkhiev–Valery Brudoven, eta Eduard Troyanovsky–Aik Shakhnazaryan.

Gaur gauean 'Boxeo Izarrak' saioak eskainiko duen lehen norgehiagoka Sergey Kovalev eta Jean Pascual boxeolarien artekoa izango da, pisu erdiastuneko gerrikoa jokoan dutela. Kovalevek 26  borrokaldi irabazi ditu, ez du bat ere galdu, eta bost aldiz izan da munduko txapeldun. Jean Pascual kanadarrak ere bost bider eskuratu du munduko gerrikoa.

Gaueko bigarren neurketan, Rakhim Charkhiev errusiarra ikusiko dugu Valery Brudoven herrikidearen aurka. Chakhievek urrezko domina bereganatu zuen Pekingo Olinpiar Jokoetan, eta borrokaldi bakarra galdu du profesionala denetik.

Azkenik, Eduard Troyanovsky eta Aik Shakhnazaryan boxeolarien arteko norgehiagoka eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Troyanovsky galdu gabe dago 20 neurketa egin ondoren.

'Boxeo Izarrak' 00:10etik aurrera izango da ikusgai, ETB1en.

TB1en.