telebista
Gaur gauean
Andaluziarrek danborrada ezagutuko dute 'Tú al Norte y Yo al Sur'en
EiTB
Gaur gauean, lehiakide andaluziarrek euskera klaseak jasoko dituzte euskaltegian; eta euskaldunek andaluziar zezenei aurre egin behar izango diete.
'Tú al Norte y Yo al Sur'ek aurrera jarraitzen du probekin, eta gaur gauean, lehiakide andaluziarrak Donostiara joango dira Danborrada zer den ezagutzeko. Sukaldariz eta soldadu frantsesez jantziko dira eta Donostiako Martxa jo behar izango dute. Probaren ondoren ordainsaria etorriko da, eta Gorka Aginagaldek Alde Zaharretik pintxoak jatera eramango ditu.
Bestalde, Andaluzian dauden euskal lehiakideek Reservatauro de Rondan finkan zezenek nola bizi diren ezagutuko dute. Ez dira soilik bigantxaren aurrean jarriko, Rafael Tejeda toreatzaile eta zezen-hazlea ezagutzeko aukera ere izango dute, eta zezenketaren inguruan haien ideiak adierazi ahal izango dizkiote.
Arratsaldean, andaluziarrak euskaltegira joago dira eta euskera klaseak jasoko dituzte Reyes Pradosen eskutik. Izan ere, Reyes euskera ikasten ari da andaluziar peto-petoa izanda ere.
Andaluzian dauden euskal lehiakideek, bitartean, fandangoak abestearen erronka izango dute Ardales herriko plazan.
Eguna amaitzean, bi lehiakidek saioa utzi behar izango dute, bata Ardalesen eta bestea Getarian. Hala eta guztiz ere, aste honetan berrikuntza bat egongo da, eta Getariako irabazleak aurretik kanporatua izan den beste lehiakide bati bigarren aukera bat emateko aukera izango du.
'Tú al Norte y Yo al Sur' gaur gauean izango da ikusgai, gaueko 22:30ean, ETB2n.