Itxi

telebista

Elkarrizketak

Idoia Mendia gonbidatu, 'Azpimarra+'n

A.A.

EiTB

PSE-EEko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Maddalen Iriartek gaur gauean, 23:45ean hasita.

Aste honetako 'Azpimarra+' saioan, Idoia Mendia Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusia hartuko du gonbidatu Maddalen Iriartek.

Aktualitateak ekarriko dituen berri nagusienei azpimarra egingo diete elkarrizketaren tartean, baita ondorengo solasaldian ere, Pilar Kaltzada, Miren Gorrotxategi eta Galder del Campo gonbidatuekin. Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituak, berriz, ekonomiaren inguruko hausnarketa egitera etorriko dira.

'Azpimarra+' saioa, astearte gauero ematen da, 23:45ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

ng>.