Itxi

telebista

12:00etan

Ramon Rabanerari elkarrizketa, gaurko 'En Jake' saioan

EITB

Arabako PPko burukide historikoa izango du Xabier Lapitzek platoan, eta egoera politikoaren gaineko hausnarketa sakona egingo du.

Xabier Lapitzek Ramon Rabanera Arabako PPko burukide historikoa elkarrizketatuko du gaur 'En Jake' saioan, eta Euskadiko egoera politikoa eta Estatu mailan dagoen egoera aztertuko ditu harekin. Rabanera ez da berriro senatari moduan aurkeztuko, politika utzi baitu, legealdia amaitzearekin batera.

Bestalde, Olatz Barriusok, Bakartxo Ruizek, Juan Maria Gastacak eta Josune Ariztondok egun-eguneko gaiak komentatuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan, eta Arantza Ruiz kazetariak albiste nabarmenenen gaineko datu guztiak emango ditu.

'En Jake', astelehenetik ostiralera ikusgai, 12:00etatik aurrera, ETB2n.

/strong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista