Itxi

telebista

Pilota

Tolosako pilota jaialdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Berasaluze II-Beroiz eta Retegi Bi-Barriola bikoteak izango dira aurrez aurre partida nagusian.

Gaur gauean, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko den jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Gaueko hamarretan hasiko da emankizuna, Olaetxea-Apraiz eta Mendizabal III-Urruzola bikoteen arteko neurketarekin.

Partida nagusian, Berasaluze II-Beroiz eta Retegi Bi-Barriola izango dira nor baino nor gehiago.

Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna.

te kontakizuna.