telebista
Zuzenean
Behobia-Donostia eta pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Logroñoko pilota jaialdia 17:00etan emitituko da, eta Behobia-Donostia lasterketa 12:00etan.
Euskal Telebistak kirol eskaintza zabala prestatu du igande honetarako. Logroñoko pilota jaialdia eta Behobia-Donostia lasterketari buruzko saio berezia zuzenean eskainiko dira. Bestalde, futbol eta eskubaloi partida bana izango dira ikusgai: Ebro-Barakaldo eta Prosetecnisa Zuazo-Rocasa Gran Canaria. Horrez gain, herri kirol, padel eta erremonte emanaldiak egingo ditu ETBk.
'ETB Kantxa' saioa 17:00etan hasiko da Lau T'erdiko Promozio Txapelketako Gorka-Tainta partidarekin. Ondoren, binakako bi neurketa jokatuko dira: Victor-Untoria / Irribarria-Merino II eta Olaetxea-L. Galartza / Jaka-Cecilio. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arituko dira esatari ETB1en eta eitb.eus-en.
Behobia-Donostia lasterketari buruzko saio berezia 12:00etan hasiko da. Sara Gandarak, Juanan Legorburuk eta Anartz Agirrek gidatuko dute. Jarraian, bezperan jokatutako emakumezkoen eskubaloi ligako 9. jardunaldiko Prosetecnisa Zuazo-Rocasa Gran Canaria partidaren kontakizuna egingo dute Jon Ander Gorospek eta Jose Inazio Altubek. Bi emanaldi hauek 'Oreka' saio berriaren barruan eskainiko dira, ETB1en eta eitb.eus-en.
Bestalde, ETB1ek herri kirolen tartea zabalduko du 16:00etan, aizkolarien eta harrijasotzaileen Banakako Koparen berri emateko. Bezperan Zamudion jokatutako jardunaldiaz arituko dira Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste.
15:00etan hasiko da ETB4 eta eitb.eus-en Bigarren B Mailako Ebro-Barakaldo partidaren emanaldia, Naxari Altunaren eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin.
17:00etan, Donostiatik zuzenean, World Padel Tourreko Keler Euskadi Irekia izango da ikusgai ETB4n. Juanan Legorburu arduratuko da emanaldiaz Amaia Martin aditua lagun duela.
Azkenik, 20:30ean, Erremonteko Binakako Txapelketako Etxeberria IV-Etxeberria III / Matxin III-Ion partidaren kontakizuna egingo dute Iñigo Aiestaranek eta Manuel Agirrezabala Matxinek.
xinek.