Itxi

telebista

Gaur

Lau t'erdiko txapelketako Urrutikoetxea-Bengoetxea VI partida zuzenean

A.A.

EiTB

Barakaldo-Rayo Majadahonda Bigarren B Mailako neurketa ere zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Urrutikoetxea, artxiboko irudi batean

    Urrutikoetxea, artxiboko irudi batean

Futbolak eta pilotak osatuko dute gaur ETBren eta eitb.eus-en kirol eskaintza.

15:45ean hasita, 'Zilarrezko Futbola' saioak Barakaldo eta Rayo Majadahonda taldeek jokatuko duten norgehiagoka eskainiko du. Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Erik Hernandezek egingo dute kontakizuna.

Bestalde, 'ETB Kantxa' saioa Iruñeko Labrit pilotalekutik izango da ikusgai 18:00etatik aurrera. Lehendabizi, Mikel Urrutikoetxeak eta Oinatz Bengoetxeak Lau t'erdiko txapelketako finalerdia jokatuko dute. Ondoren, Ezkurdia-Merino I eta Elezkano II-Beroiz bikoteak izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.