Itxi

telebista

12:00etan

Euskalgym 2015 eta Atapuercako krosa, gaur, 'Oreka' saioan

A.A.

EiTB

Lehendabizi, larunbatean Gasteizen egin zen gimnasia erritmikoko jaialdia izango da ikusgai, eta, ondoren, atletismo lasterketa ezaguna, zuzenean.

  • Eukalgym

    Eukalgym

Aste honetako 'Oreka' saioak bi emanaldi eskainiko ditu, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en: lehendabizi, larunbatean Gasteizen egin zen Euskalgym jaialdia, eta, ondoren, Atapuercako krosa. Bigarren hau zuzenean izango da ikusgai.

Pedro Mari Goikoetxeak gidatuko du 10. Euskalgym jaialdiari eskainitako saio berezia, Espe Rodriguez adituaren laguntzarekin. Bertan, gimnasia erritmikoan aritzen diren euskal kirolariek hartu zuten parte. Tartean, Saioa Agirre bizkaitarrak eta Paula Gomez arabarrak. Gomez Almudena Cid izar handiaren oinordekoa dela diote.

Nazioarteko mailako gimnastarik onenak etorri ziren Gasteizera: Margarita Mamun errusiarra, munduko sailkapenean bigarrena, Munduko Txapelketan bi urrezko eta hiru zilarrezko domina eskuratu dituena aurten; Aleksandra Soldatova errusiarra, Stuttgarteko Munduko Txapelketan urrea eskuratu duena taldeka, eta munduko sailkapenean hirugarrena dena; eta Melitina Staniouta bielorrusiarra, Munduko Txapelketan taldeka zilarra eta banaka bi brontze lortu dituena.

Gimnasia erritmikoan aritzen diren beste hainbat izar ere bildu ziren Euskalgym jaialdira, hala nola, Munduko Txapelketan brontzezko lau domina eskuratu dituen Ganna Rizatdinova, Alome Pazhava, Neviana Vladinova, eta Arina eta Dina Averina ahizpa bikiak.

Aurtengo edizioa magia eta gimnasia uztartu zituen ikuskizun batekin amaitu zen, Jorge Blass magoaren eta Almudena Cid gimnastaren eskutik.

Atapuercako krosa zuzenean

12:50ean, Atapuercako krosa zuzenean eskainiko dute 'Oreka' saioan, Juanan Legorbururen eta Xabier Leibarren gidaritzapean. Emakumezkoen proba jokatuko da lehenengo, eta gizonezkoena, ondoren.