Itxi

telebista

Gaur gauean

Zain-barneko laserra, igogailuak eta sukaldeak, 'Aquí Se Fabrica'n

EITB

Barizeen ebakuntza baten lekuko izango da aste honetako saioa, eta horrez gain, igogailuen eta sukaldeko altzarien ekoizpena jarraituko du.

Aste honetako 'Aquí Se Fabrica' saioa hiru gai oso ezberdinei buruz arituko da. Hasteko, barizeen ebakuntza baten lekuko izango da, zain-barneko laserra teknikarekin egingo den ebakuntza batean, hain zuzen ere. Betiko kirurgiaren alternatibarik onena da gaur egun: anestesia orokorrik gabe egiten da, eta gaixoa oinez irteten da ebakuntzaren ostean.

Bestalde, gaur egun Europan jartzen diren 10 igogailuetako bat Euskadin egiten dela jakingo du 'Aquí Se Fabrika' saioak, non eta Hernaniko enpresa batean. Bertan, 90 igogailu egiten dituzte egunean, eta makina bakoitzaren ekoizpena entregatu baino zazpi egun aurrerago hasiko da.

Amaitzeko, sukaldeko altzarien fabrikazio prozesua jarraituko du saioak. Nafarroako enpresa batek 2 eta 15 eguneko epean, diseinua egin, ekoiztu eta etxera eramaten dizu altzaria. Robot filogidatu batek, biltegi autoeramaleek eta langileek egingo dute prozesua posible.

'Aquí Se Fabrica' gaur gauean emitituko da 23:25etik aurrera ETB2n.

.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista