Itxi

telebista

22:30ean

'Tú al Norte y Yo al Sur' saioaren finalaurrekoa, gaur, ETB2n

Andaluziako lehiakideak pilotan arituko dira Mikel Goñirekin, eta euskaldunak Utreran flamenkoa dantzatzen ikusiko ditugu.

Gaur izango da "Tú al Norte y Yo al Sur" saioaren finalerdia. Andaluziarrak Gasteizera joango dira, eta Mikel Goñirekin pilotan arituko dira bertan. Taldekoren batek ezagutzen du pilota, aurretik telebistan ikusi duelako, baina lehen aldiz egingo dute guztiek kirol hau. Sorpresa gehiago ere izango dituzte Arabako hiriburuan.

Bestalde, arratsaldean Getariara itzuliko dira Euskal Herriko ogibide tradizionalenetako bat ezagutzeko: saregileen lana. Lau lehiakideek saregile talde bat ezagutuko dute, eta, ondoren, beraiek konpondu beharko dute sarea.

Bitartean, Andaluzian, euskal lehiakideak Utrerara, flamenkoaren sorterrira, joango dira, taula-gainean dantza egitera. Ez dute lan erraza izango, baina guztiak saiatuko dira, batzuk arte gehiagorekin eta beste batzuk lotsa gutxiagorekin.

Arratsaldean, Ardalesen bueltan, indipikuak ezagutuko dituzte euskaldunek. Lehenik sorotik bildu beharko dituzte, eta, ondoren, bikoteka banatuta, indipikuak herrian saldu beharko dituzte, dirua lortzeko.

Egunaren amaieran, talde bakoitzeko kide bat kanporatuko dute. Talde bakoitzeko hiru lehiakideak datorren asteko finalean izango dira.

"Tú al Norte y Yo al Sur", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.