Itxi

telebista

Gaur, 20:30ean

JSF Nanterre-Dominion Bilbao Basket, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

ETB4k Euskarians eta Txile selekzioen arteko errugbi partida eskainiko du zuzenean, 19:00etatik aurrera.

Gaur iluntzean, JSF Nanterre eta Dominion Bilbao Basket taldeen arteko norgehiagoka izango da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en. Eurokopako seigarren jardunaldiko partida da, eta 20:30ean jokatuko da, Nanterren. Xabier de la Fuentek eta Josean Aldalurrek egingo dute partidaren kontakizuna, zuzenean.

Bestalde, Euskarians eta Txile selekzioen arteko errugbi partida eskainiko du ETB4k, Donostiatik zuzenean. Jon Ander Gorospe eta Aratz Gallastegi komentaristak izango dira emanaldiaren arduradunak, 19:00etatik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista