telebista
12:00etan
Isabel Celaá PSE-EEko politikaria, gaur goizean, 'En Jake' saioan
EITB
Egun-eguneko gai politikoen inguruko hausnarketa egingo du Hezkuntza sailburu ohiak Xabier Lapitzen galderei erantzunez.
Gaur goizean, Xabier Lapitzek Isabel Celaa Hezkuntza sailburu ohi eta PSE-EEko legebiltzarkidea izango du 'En Jake' saioan gonbidatu, eta egun-eguneko gai politikoez arituko da berarekin. Horrez gain, Juan Mari Gastaca, Martxelo Otamendi, Iñigo Iturrate eta Amaya Fernandez kolaboratzaileek hartuko dute parte solasaldian.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 12:00etatik aurrera, ETB2n.
ETB2n.