Itxi

telebista

23:25ean

Findegi bat, okindegi bat eta trokeldegi bat 'Aquí se fabrica' saioan

EITB

Saioak puntako teknologia erabiltzen duten prozesuak azalduko ditu, baita modu tradizionalean ekoizten duten lantokiak ere.

Aste honetako 'Aquí se fabrica' saioa, petrolio findegi batean, okindegi tradizional batean eta trokeldegi batean izango da. Zamudioko enpresa batek mundu osoko ibilgailuak egiteko erabiltzen diren trokelak egiten ditu. Altzairu bobina batetik kotxeen alboko aldea egiteko prozesurako beharrezkoak diren tresnak ekoizten dituzte eta marka ezagun gehienek erabiltzen dute euren tresneria.

'Aquí se fabrica' saioak enpresen teknologiarik aurreratuena erakusten du normalean, eta aste honetan, betiko moduan eginiko lana azalduko du, artisauen lana, hain zuzen ere. Horretarako, okindegi tradizional bat bisitatuko dute, ama orean oinarritutako ogia ekoizten duen lantokia.

Amaitzeko, petrolioaren prozesu osoa jarraituko du 'Aquí se fabrica'k: itsasontzian heldu eta petrolio findegian produktu ezberdinetan eraldatzen den arte. Hitzordua Muskizen izango dute.

'Aquí se fabrica' gaur emitituko da, 23:25etik aurrera, ETB2n.

>n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista