telebista
22:15ean
Kantuz Topa jaialdia 'Oholtzan' saioan, gaur, ETB1en
A.E.
EiTB
Alex Sarduik, Pettik, John Berkhout-ek, Mixel Ducauk eta Ainhoa Artetak parte hartzen dute, besteak beste.
Larunbat honetan 'Oholtzan' saioaren barruan Kantuz Topa jaialdia eskainiko da, 22:15ean. Kursaalen izango den jaialdi honetan estilo diferenteetako euskal artistek parte hartuko dute.
Horien artean, Alex Sardui, Ainhoa Arteta, Petti, John Berhkout, Mixel Ducau, Olatz Prat eta Estitxu Pinatxo egongo dira. Abesti propioak eta nazioarteko gaien egokitzapenak eskainiko dituzte.