telebista
09:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Osakidetzako Arantxa Arrillagari elkarrizketa gaur 'Egun On Euskadi'n
EITB
Osakidetzak hiesari eta sexu-transmisiozko infekzioei aurre egiteko prestatu duen planaren inguruan arituko da Estepan Aldamiz-Etxebarriarekin.
-
Arantxa Arrillaga
Gaur, hiesaren aurkako nazioarteko egunean, Arantxa Arrillaga soziologoa eta Osakidetzako hiesari eta sexu-transmisiozko infekzioei aurre egiteko planaren teknikaria izango da ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Estepan Aldamiz-Etxebarriak gaixotasunak Euskadin duen eraginaz eta Osakidetzak prestatu duen plan honen nondik norakoez galdetuko dio.
Horrez gain, Mikel Aramendi, Jagoba Alvarez eta Patxi Gaztelumendi solaskideak egun-eguneko gaien inguruan arituko dira solasaldian.
'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera ematen da, 09:00etatik aurrera, ETB1en.