Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

'Gangster Squad' filma, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan

EITB

Saioak, gainera, Salma Hayek aktorearen eta Woody Allen zuzendariaren inguruko erreportaje dibertigarriak eskainiko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche de...'k Gangster Squad filma eskainiko du. Benetako gertakarietan oinarritutako pelikula honek 50eko hamarkadan, Los Angelesen, mafia eta poliziaren artean eman zen borroka bortitza azalduko du. Sean Penn aktorea Mickey Cohen gangsterraren azalean sartuko da. Nick Nolte, Josh Brolin eta Ryan Gosling, berriz, polizia-talde bereziko kideak izango dira, eta gangster boteretsua atxilotu eta hark lortutakoa desegiteko helburuarekin edozer gauza egiteko prest egongo dira. Felix Linaresek filmaren inguruko hainbat datu emango ditu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, Salma Hayek aktorea protagonista hartuko du saioak, aste honetan pelikula berria estreinatuko duela baliatuta. Aktorearen inguruan dauden zurrumurruak argituko ditu 'LND'k; besteak beste, intsektuak jaten dituen ala ez egiaztatuko dute Los archivos secretos de la LND erreportaje berezian.

Woody Allenen inguruan ere hainbat gauza esan dira, horren bizitza pasarte ilunez beterik baitago. Astearte honetan, ordea, horren inguruko albiste harrigarrienak azalduko ditu saioak. Esate baterako, kanguru baten kontra boxeo borrokaldi bat jokatu zuela jakingo dute ikus-entzuleek Los titulares de Woody Allen atalean.

Amaitzeko, Zortziko jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatuko du 'LND'k Tu peli favorita atalean.

'La Noche de... Gangster Squad' gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.