Itxi

telebista

00:10ean

Ali-Ringo Bonavena borrokaldi historikoa, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Horrez gain, Zou Shiming-Amnat Ruenroeng eta Wilfredo Vazquez-Fernando Vargas borrokaldiak eskainiko ditu saioak.

Datorren astelehenean 45 urte beteko dira Muhammad Alik eta Oscar Ringo Bonavedak Madison Square Gardenen indarrak neurtu zituztenetik. Hori dela eta, borrokaldi hura gogoratuko du gaur 'Boxeo Izarrak' saioak. Hiru urte eta erdi boxeatu gabe eman ondoren, Alik egin zuen bigarren norgehiagoka izan zen. Boxeatzeko bi era ezberdin ikusteko aukera izango dute zaleek.

Bigarren borrokaldia, euli pisuko munduko txapelketa bat izango da. Aurrez-aurre, Zou Shiming eta Amnat Ruenroeng. Shiming txinatarra bi aldiz izan da txapeldun olinpikoa eta beste hiru bider munduko txapeldun afizionatu mailan. Profesional legez sei borrokaldi egin ditu eta denak irabazi. Ruenroeng thailandirrak ere ez du neurketarik galdu eta bera da tituluaren jabea.

Amaitzeko, Wilfredo Vazquez gaztearen eta Fernando Vargasen arteko neurketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Vazquez hiru aldiz izan da munduko txapeldun, baina 2011an galdu zuen gerrikoa eta harrezkero beste aukeraren baten bila dabil.

'Boxeo Izarrak' gaur, 00:10etik aurrera, ETB1en.

n.