Itxi

telebista

'Oreka' saioaren barruan

Munduko gimnastarik onenak, gaur,'Euskalgym 2015' saioan

A.A.

EiTB

Gasteizen ospatutako gimnasia erritmikako jaialdiaren bigarren zatia izango da ikusgai.

Gaur arratsaldean 'Oreka' saioak aurtengo Euskalgym 2015 jaialdiari eskainitako bigarren emanaldia eskainiko du. Pedro Mari Goikoetxeak gidatuko du emankizuna, Espe Rodriguez aditua lagun duela. 12:00etatik aurrera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

Emanaldiari hasiera emateko Ortzi Acosta arabarraren saio ikusgarria eskainiko dute. Ondoren, munduko gimnastarik onenen ekitaldiak ikusiko ditugu. Besteak beste, Margarita Mamun errusiarra, munduko sailkapenean 2. tokian dagoen 20 urteko neska; Aleksandra Soldatova, munduko hirugarrena; eta Melitina Staniouta, sailkapeneko laugarrena.

Eurekin batera, goi mailako beste gimnasta batzuk: Salome Pazhava georgiarra, Ganna Rizatdinova ukrainarra, Katsyarina Halkina bielorrusiarra, Viktoria Mazur ukrainarra eta Averina ahizpak.

Hauen saioekin tartekatuz, euskal taldeek parte hartuko dute. Esate baterako, Gasteizeko Beti Aurrera, Oskitxo eta Ritmica, Leioako Sakoneta eta Donostia. Gimnasia erritmikoaz gain, akrobatikoa ere ikusi ahal izango dute zaleek, munduko txapeldun den Belgikako Selekzioarekin.

rekin.