Itxi

telebista

Hauteskundeak

EH Bilduko hautagaiei elkarrizketa, gaur, ETBn

A.A.

EiTB

Onintza Enbeita 'Egun On Euskadi' saioan egongo da, eta Jon Iñarritu, 'En Jake'n.

  • Onintza Enbeita

    Onintza Enbeita

EH Bilduren Kongresurako Bizkaiko bi hautagai egongo dira, gaur goizean, Euskal Telebistan. Onintza Enbeita elkarrizketatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak, 'Egun On Euskadi' saioan, 09:00etan. ETB2ko 'En Jake' saioan, berriz, Xabier Lapitzek Jon Iñarritu hartuko du 11:45ean.

Hauteskunde elkarrizketak egiteaz gain, solasaldirako mahaiak izango dituzte bi saioetan. 'Egun On Euskadi'n, Ludger Mees, Juan Mari Juaristi eta Iker Bizkarguenaga egongo dira, eta 'En Jake' saioan, berriz, Chelo Aparicio, Alberto Ayala, Eider Hurtado eta Iñaki Iriondo.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista