telebista
'Tribuaren Berbak'
Euskal Herriko aniztasun linguistikoa hizpide, 20:00etan, ETB2n
EITB
Reyes Pradosek aurkeztutako saioak gure lurraldean hitz egiten diren hizkuntza guztien gainean jarriko du arreta, igandean.
'Tribuaren Berbak' atalean, Euskal Herrian erabiltzen diren hizkuntza guztien gainean jarriko dute arreta gaur; eta aniztasun linguistiko honen ezaugarriak aztertuko dituzte. Amelia Barquin hartuko dute mintzalagun horretarako. Mondragon Unibertsitateko irakasleak migrazio berrien inguruko ikuspegi zabala eskainiko du.
Saad Malec-Subeir Jatorkin elkarteko kideak eta Tara Karim Giza eskubideen alde aritzen den aktibistak euren istorio pertsonala konpartituko dute ikus-entzuleekin. Euren elkarteek egiten duten lanaren inguruan solastatuko dira; eta etorkinek euskara nola ikusten duten azalduko dute.
Bestalde, Petra Elser Banaiz Bagara elkarteko presidentea elkarrizketatuko dute. Jatorri ezberdinetako lau ikasleak euskara nola ikasten duten ezagutuko dugu.
Programa honetan, hizkuntza berriak ikasteko prozedurei buruz jardungo dira. Horretarako, Joseba Ibarra hezkuntza kultur anitzen aholkularia hartuko dute solaskide. Era berean, gure hezkuntza sistemaren baitan ikasten duten ikasle etorkinei ere arreta jarriko die. Baina lehen eskuko bizipenak ezagutzeko ikasleekin beraiekin berba egitea hoberena denez, Yuli Vargas kubatarrarekin mintzatuko dira. Eskoriatzan bizi da, eta euskaraz aritzen da, bai esparru pertsonalean eta baita profesionalean ere.
Jon Maia, bertan jaiotako bertsolaria, etorkinen bigarren belaunaldiaren parte da; Jose Perez Costa, berriz, Lasarte-Oriako Semblante Andaluz etxeko ordezkaria eta etorkinen lehenbiziko belaunaldia. Elkarrekin mintzatuko dira, euren bizipenak eta ikuspuntuak elkarbanatzeko.
Amaiera aldera, Derio aldera joko dute, bertarako bizitzen etorritako bi emakume ezagutzeko. Biak amama dira eta euskara ikasten hasi dira, lobekin hitz egin ahal izateko.
'Tribuaren Berbak' igande honetan emitituko da, 20:00etan, ETB2n.
ong>n.