telebista
22:25ean
Eskolaren 75. urteurrenaren ekitaldia, gaur, 'Oholtzan'
EITB
Donostiako Kursaaleko ikuskizunak gaur egungo partaideak eta taldetik pasa diren dantzari eta abeslarien partaidetza izan du.
Donostiako Koruko Ama Birjinaren Eskola elkartearen 75 urteak ospatzeko ikuskizuna ETB1eko 'Oholtzan' saioan izango da ikusgai, gaur, 22:25etik aurrera.
Donostiako Kursaalean, gaur egungo eskolako partaideak eta taldetik pasa diren 250 dantzari eta abeslariren partaidetza izan zuen ekitaldiak, eta hainbat obra abestu eta dantzatu ziren, besteak beste, 'Sorgin dantza', 'Maitia non ziran', 'Kaxarranka', 'Txoria txori' edo 'San Sebastian martxa'.