telebista
Binakako Txapelketa
Berasaluze II-Beroiz / Artola-Albisu, gaur, ETBn
A.A. | EiTB
'Oreka' saioaren barruan Añares Rioja ISB-IDK Gipuzkoa saskibaloi partida eta Venta de Bañoseko Nazioarteko Krosa emango dira.
-
Berasaluze
Pilotak, saskibaloiak, atletismoak eta herri kirolek osatuko dute gaurko ETBren kirol eskaintza.
'Oreka' saioak bi emanaldi eskainiko ditu aste honetan. Lehendabizi, bezperan Azpeitian jokatutako Añares Rioja ISB-IDK Gipuzkoa emakumeen saskibaloi partid, Asier Arangurenek egingo du kontakizuna Aitor Uriondo lagun duela. Ondoren, Venta de Bañoseko Nazioarteko Krosarekin bat egingo dute zuzenean. Juanan Legorburu eta Xabier Leibar izango ditugu berriemaile.
Bestalde, 'ETB Kantxa' saioak zuzenean eskainiko dute Oiartzunen jokatuko den Binakako Txapelketako Berasaluze II-Beroiz / Artola-Albisu norgehiagoka. Emanaldia 17:00etan hasiko da Olaetxea-Aretxabaleta / Elezkano II-Imaz partidarekin. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna. Hiru emanaldi hauek ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.
Bestalde, pilotaren aurretik, ETB1eko herri kirolen tartean, 16:00etan, Larretxea eta Arria V.aren arteko desafioan gertatutakoak ekarriko dizkigu Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.