Itxi

telebista

Binakako Txapelketa

Altuna III-Merino II / Artola-Albisu, ostiralean, zuzenean

A.A. | EiTB

Eibarko Astelenatik egingo dute pilota emankizuna ETB1ek eta eitb.eus-ek Eguberri egunez.

  • Artola eta Albisu

    Artola eta Albisu

Pilota izango da Eguberri eguneko kirol hitzordu nagusia ETB1en eta eitb.eus-en. Eibarko Astelenako jaialdia eskainiko dute zuzenean 17:00etatik aurrera. Bertan, Binakako Txapelketako 4. Jardunaldiko norgehiagoka jokatuko dute Altuna III-Merino II eta Artola-Albisu bikoteek. Partida nagusiaren aurretik, J. Retegi-Irusta eta Jaunarena-Merino I izango dira aurrez aurre, eta ondoren Gorka-Urruzola / Dario-Cecilio. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna.

Ostiraleko kirol eskaintza bi emanaldik osatuko dute: Bankoa-DV Torneoko finalak, 12:00etan, eta palako BBK Ligako Gaubeka-Ibai Perez / Necol-Imanol finalerdia, 20:30ean. Biak ETB4n izango dira ikusgai, Iñigo Aiestaranen kontakizunarekin.

Azkenik, 23:30ean, Joseba Urkiolak egindako 'Herri baten ametsa, Euskal Selekzioaren historia' erreportajea eskainiko da ETB1en.