Itxi

telebista

Binakako Txapelketa

Ezkurdia-Barriola / Irribarria-Zubieta, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Tolosako Beotibar pilotalekuko jaialdia zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.

Gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko den Ezkurdia-Barriola / Irribarria-Zubieta Binakako Txapelketako partida zuzenean emango da ETB1en eta eitb.eus-en. Jaialdia, ohi denez, 17:00etan hasiko da eta Xala-Erostarbe / Mendizabal III-Tolosa norgehiagokak zabalduko du. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira berriemaile.

Herri kirolekin osatuko da ETB1eko kirol eskaintza. Birritan zabalduko du Ibon Gaztañazpik gidatzen duen tartea: 11:00etan harrijasotzaileen Banakako Kopako finalerdia eskaintzeko eta 16:00etan Harri Handien Euskal Herriko Txapelketa emateko.

ETB4 kateari dagokionez, 12:00etan, Urriza-Etxeberria III / Zeberio II-Barrenetxea IV erremonte partidaren berri emango dute Iñigo Aiestaranek eta Matxinek. Eta 20:30ean, Euskadiko Ziklo-kross Txapelketaren laburpena egingo du Fermin Aramendik.