Itxi

telebista

12. edizioa

'El Conquis'eko platora etorri eta lehiakideak zuzenean ezagutu nahi?

EITB

EITB

'El Conquis' saioko protagonistak zuzenean ezagutu nahi badituzu, bidali zure datuak elconquis@eitb.eus helbidera.

Urtarrilean hasiko da 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren 12.edizioa. Hamaika edizioren ondoren, bere jatorrietara itzuliko da 'El Conquistador del Fin del Mundo' realitya edizio berri honetan. Patagonia atzean utzi eta Amazoniako oihanera abiatuko da, hain zuzen ere.

Aurreko edizioetan egin ohi den bezala, 'El Conquistador Del Fin del Mundo' saioko atal bakoitzak dagokion debatea izango du platoan, Patxi Alonsok aurkeztuta. Saioaren protagonista berriak ezagutu eta lehenengo abenturak platoan bertan ikusi nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan!

elconquis@eitb.eus helbidera idatzi eta zure izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eman.

Saioa zurekin harremanetan jarriko da, platora joateko eguna eta nondik norakoak azaltzeko. Gainera, familia eta lagunak gonbidatzeko aukera izango duzu. Anima zaitez!

aitez!

aitez!

aitez!