telebista
Gaur
A.H. | EITB
ETBko bi kateetan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en izango da ikusgai eta entzungai.
Informazio gehiago (1)
Euskal Irrati Telebistak Iñigo Urkullu lehendakariaren urte bukaerako mezua emango du gaur gauean. Emisioa ETBko bi kateetan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en egingo da.
20:00etan, 'Gaur Egun' albistegiaren hasieran eskainiko da ETB1en, eta ordu berean zabalduko da baita ere Euskadi Irratian. ETB2n 21:00etan izango da ikusgai, 'Teleberri' albistegiaren hasieran eta Radio Euskadin albistegi buletinaren ostean. eitb.eus-en, 20:00etan jarriko da euskarazkoa eta 21:00etan gaztelaniazkoa.
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa