telebista
ETB1en eta ETB2n
Denboraren kontrako gerra, asteburu honetan, 'Teknopolis' saioan
A.A. | EiTB
Gabonetako etenaldiaren ostean, bueltan da Elhuyarrek ETBrentzat ekoizten duen saioa.
Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako zentrora bisita eginez ekingo dio urteari 'Teknopolis' saioak.
Gipuzkoako kultur ondare higigarria gordetzeko pentsatuta dago, eta bertan, material arkeologikoa eta etnografikoa jasotzen da. Antzinako objetuak berreskuratu eta etorkizunera eramateko dituzten instalazio bereziak eta biltegi egokituak ezagutuko dituzte.
Horrez gain, Antonio Ortiz de Echagüe artistaren Cofradía de Atzara margolanaren zaharberritze-prozesua erakutsiko digu Elhuyarreko lan-taldeak. Artelanaren tamaina dela eta, azpiegitura berezia prestatu behar izan zuen San Telmoko zaharberritze-taldeak. Lan horiek nola egin diren grabatzeko aukera izan dute, eta Maite Arratibel San Telmoko zaharberritzaileak emango ditu azalpenak.
'Teknopolis' saioa larunbatean izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, 10:00etan, ETB2n.
ETB2n.