telebista
Zinema euskaraz
'Mozolopintoa' filma emango du ETB1ek gaur gauean
EITB
Astelehenero, 22:00etatik aurrera, euskal filma bat emango du ETB1ek, Fermin Etxegoienen aurkezpen txiki batekin batera.
-
Mozolopintoa, Gorka Otxoa eta Sabrina Garciarena
Gaur gauean Mozolopintoa (Pagafantas) pelikula emango du ETB1ek. Borja Cobeaga zuzendari donostiarraren lan dibertigarria da, Gorka Otxoa eta Sabrina Garciarena protagonista ditu eta Bilbon grabatu zuten.
Gorka Otxoak neska batekin maitemintzen den mozolo baten papera jokatzen du. Neskak lagun soiltzat hartuko du beti, baina mutila neskaren ondoan egongo da beti, badaezpada ere.
Pelikula emititu aurretik, Fermin Etxegoien kazetariak aurkezpen txiki bat egingo du 'Zinez' izeneko atal berri batean. Astero, segidan emitituko den euskal pelikularen informazioa emango du Etxegoienek saio berri honetan. Aste honetan, Cobeagari eta bere filmari buruz eta aktore nagusiei buruz arituko zaigu.
'Zinez' eta Mozolopintoa 22:00etatik aurrera izango dira ikusgai ETB1en.