Itxi

telebista

Debatea

Odon Elorza diputatua, 11:45ean, 'En Jake' saioan

A.H. | EITB

Xabier Lapitzek, gainera, Ernesto Ekaizer kazetaria elkarrizketatuko du Madrildik zuzeneko konexioan.

Xabier Lapitzek Odon Elorza Gipuzkoako PSE-EEko diputatua elkarrizketatuko du gaur 'En Jake' saioan, ETB2n, eta Gorte Nagusien eraketaz eta alderdien arteko balizko akordioen inguruan arituko da harekin. Halaber, egun-eguneko egoera politikoa aztertuko du Ernesto Ekaizer kazetariarekin, Madrildik zuzeneko konexioan.

Horrez gain, Iñaki Gonzalez, Josean Izarra, Rosa Martinez eta Aitziber Ibaibarriaga solaskideek parte hartuko dute saioan.

'En Jake' astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.