Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n

'Largo Winch: Conspiración en Birmania' abentura filma, gaur, 'LND'n

A.H. | EITB

Saioak gainera, Jennifer Lawerence aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du, eta Brad Pitt aktoreak jasandako desamodio istorioa eskainiko du.

Gaur gauean, Largo Winch: Conspiración en Birmania abentura filma eskainiko du 'LND'k, mundu osoan ospe handia lortu duen komiki belgikar batean oinarritutako pelikula. Lekuko ezezagun batek gizateriaren kontrako krimenak burutzeagatik salatuko du Largo Winch protagonista, eta honek, bere errugabetasuna erakusteko, iraganera jo beharko du, Birmaniako oihanetara. Felix Linaresek filmaren grabazioaren datu guztiak azalduko ditu eta Troney Siley aktore protagonista emango du ezagutzera.

'La Noche de...', gainera, Jennifer Lawrence aktorearen bizitza pertsonal eta profesionalean barrean murgilduko da. Lawrence, bere ibilbide laburrean, lau aldiz izan da Oscar sarietarako izendatua, eta aurten ere saria jasotzeko aktore zerrendan dago, Joy filmean egiten duen paperarengatik.

Bestalde, Amores ciegos atalak Hollywoodeko maitasun istorio harrigarrienak ekarriko ditu, baina desamodio istorio baten kontakizunarekin hasiko da aste honetan: Brad Pitt aktorea festa batean bakarrik geratu zen, bere neskalaguna beste gizon batekin joan zelako.

Amaitzeko, Txilen 33 meatzari lur azpian harrapatuta geratu zireneko istorio hunkigarria gogoratuko du 'LND'k, eta zinemara eraman diren beste benetako zenbait erreskateren adibideak jasoko ditu saioak La historia según Hollywood atalean.

'La Noche de... Largo Winch: Conspiración en Birmania' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

g>n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista