telebista
Audientzia
'El Conquistador del Fin del Mundo', audientzia buru ordutegi nagusian
A.H. | EITB
ETB2ko saioa nagusi izan zen bere ordu tartean %15,3eko kuotarekin eta 349.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.
'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa audientzia buru izan zen beste behin ere asteleheneko ordutegi nagusian. Edizio berriko bigarren atalak %15,3ko kuota eta 349.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen Euskadin eta eragin eremuan.
Amazoniako oihaneko biziraupen baldintza gogorrak nabarmendu dira abenturaren edizio berri honetan. Asteleheneko atalean, immunitate jokoa galdu zuten bi taldeek aurtengo lehenengo duelua jokatu zuten. 'Jumar' proba gogorraren ostean, Xanta euskal brasildarra kanporatu zuten.
Piraña taldeak irabazi zuen immunitatea eta kanpamendu aberatsaz gozatzeko aukera. Jaguarren taldeak, jokoa galdu zuenez, kanpamendu txirora joan behar izan zuen.
Asteazkenean, Patxi Alonsok 'El Conquis 2016' eztabaida saioa aurkeztuko du ETB2n, 22:15etik aurrera. Bertan, aurretik ikusi ez diren asteleheneko abenturaren irudi berriak eskainiko dituzte eta Xanta kanporatutako lehiakidea izango dute gonbidatu platoan.
bidatu platoan.