telebista
11:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Egun-eguneko gai politikoak aztergai, gaur, 'En Jake'n
A.H. | EITB
Espainiako Gobernua osatzeko azken berriak aztertuko ditu saioak, eta horrez gain, Arnaldo Otegik hauteskundeetara aurkezteko dituen aukeren inguruan arituko dira.
Gaur goizean, Xabier Lapitzek aurkezten duen 'En Jake' saioa egun-eguneko egoera politikoan murgilduko da. Hasteko, PPk eta Ciudadanosek ERC, EH Bildu eta IU alderdiei Kongresuan taldea sortzen utzi ez izanaz mintzatuko dira. Horren arrazoiak eta ondorioak aztertuko dituzte Gabriel Rufian ERCko kidearekin. Horrez gain, Arnaldo Otegik hauteskundeetara aurkezteko dituen aukerak azalduko dituzte.
Bestalde, Espainiako gobernu berriaren osaketaren inguruko azken berriak emango dituzte. Egoera zaila da oraindik, eta balizko akordioak aztertuko dituzte. Amaitzeko, Katalunian Junts Pel Si eta CUP alderdiek izan dituzten lehenengo desadostasunei buruz arituko dira.
Gai hauei eta egun-eguneko beste hainbat albisteren inguruan hitz egiteko, Olatz Barriuso, Luis Javier Telleria, Natalia Rojo eta Iñaki Soto solaskideak bilduko dituzte mahaiaren inguruan.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.