Itxi

telebista

09:00, ETB1en eta eitb.eus-en

Basquetourreko zuzendaria, gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan

EITB | A.H.

Arantza Madariagak turismoak Euskadin duen eragina aztertuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriarekin.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Arantza Madariaga Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendaria elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan. Turismoak Euskadin duen eragina aztertuko du harekin. Horrez gainera, Ludger Mees, Niko Moreno eta Duñike Agirrezabalaga solaskideek ere hartuko dute parte saioan.

'Egun On Euskadi' 09:00etatik aurrera izaten da ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista