Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador' audientzia buru, berriz ere, ordutegi nagusian

A.H. | EITB

Abentura realitya astelehen gauean nagusi izan zen %16,2ko audientzia zatiarekin eta 316.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.

'El Conquistador del Fin del Mundo' asteleheneko ordutegi nagusian audientzia buru izan da berriz ere. Aste honetako atalak %16,2ko audientzia zatia eta 316.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu Euskadin eta eragin eremuan. Estreinaldiaren egunetik eskaini diren abenturaren lau atalak nagusi izan dira bere ordu tartean, eta bataz beste, %15,6ko kuota eta 337.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.

Sare sozialak ere saioak duen arrakastaren seinale dira. Asteleheneko atala Trending Topic izan zen eta saioaren Twitter kontuan publikatutako mezuak 100.000 inpresio baino gehiago izatera iritsi ziren. Facebook sare sozialean 'Conquis'ek duen orrian jarritako aurrerapen bideoak 40.000 ikustaldi izan zituen emanaldiak iraun bitartean.

Bizirauteko baldintza gogorrak bizi dituzte eta horrek erabat zailagoa egiten du lehiakideak Amazoniako oihanean irautea. Astelehenean, abentura bertan behera uztea erabaki zuen Bolikik, beroa, ur eta janari eskasia, atseden eza eta intsektuen hozkadak jasan ezinik. Asteleheneko atalak, gainera, beste hainbat une berezi ere utzi zituen: oreka, memoria eta matematika oinarri zituen duelua galdu ondorengo Nuriren kanporaketa, eta immunitate proba irabazi arren, Piraña taldearen barruan izan zuten liskar handia, besteak beste.