Itxi

telebista

22:30ean ETB2n

Pedro Sanchezen inbestidura, gaur, 'Minuto a Minuto'n

A.H. | EITB

Kongresuko Osoko Bilkuran gertatutakoa aztertuko du Aintzane Bolinagak Madrildik diputatu euskaldunekin.

Pedro Sanchezen ibestidura saioa bertatik bertara jarraituko dute ostegunean 'Minuto a Minuto' saioan, Aintzane Bolinagak gidatuta. Diputatuen Kongresuaren aurrean kokatuta izango den set berezian, lehenengo bozketa egin eta ordu batzuetara, solasaldia egingo dute bost diputatu euskaldunekin: Aitor Esteban (PNV), Marian Beitialarrangoitia (EH BIldu), Javier Lasarte (PSE-EE), Iñaki Oyarzabal (PP) eta Nagua Alba (Podemos). Bertan, inbestiduraren lehen saioaren nondik norakoak, Pedro Sanchezen hitzaldia eta gainontzeko alderdi politikoek erakutsitako jarrera aztertuko dituzte. Horrez gain, ostiral gauerako aurreikusitako bigarren jardunaldi eta bozketan gertatuko dena aurreratuko dute.

Saioaren bigarren zatian, Juan Carlos Etxebarriak azken orduetan Madrilen gertatutakoa aztertuko du kazetarien ikuspegitik. Bingen Zupiria (Deia), Lourdes Perez (Diario Vasco), Iñaki Iriondo (Gara) eta Luis R. Aizpeolea (El País) izango ditu gonbidatu.

Saioaren bigarren arreta gune nagusia Arnaldo Otegiren kartzelako irteera izango da, izan ere, 'Minuto a Minuto' saioko lantaldeak Logroñoko espetxearen atarian gertatutakoa eta ezker abertzaleko buruzagiaren lehen hitzak jarraitu ditu.

'Minuto a Minuto' saioa, Aintzane Bolinagak zuzenduta eta aurkeztuta, zuzenean, ostegunero, 22:30ean, ETB2n eta saioaren webgunean.

aren webgunean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista