telebista
Zuzenean
Real Sociedad-Valentzia eta Eibarko pilota jaialdia, gaur, ETBn
A.A. | EiTB
Binakako Txapelketako Irujo-Rezusta / Artola-Albisu finalerdia jaialdiko partida nagusia izango da ikusgai.
ETBren igandeko kirol eskaintzaren barruan zuzeneko bi emanaldi nabarmendu daitezke: Emakumeen Ligako Real Sociedad-Valentzia futbol partida eta Eibarko pilota jaialdia, Binakako Txapelketako Irujo-Rezusta / Artola-Albisu norgehiagokarekin. Erremonteak, errugbiak eta herri kirolek osatuko dute eskaintza.
12:00etan, 'Oreka' saioaren barruan, Emakumeen Ligako 20. jardunaldiko Real Sociedad-Valentzia neurketaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Sara Gandarak.
17:00etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Eibarko Astelena pilotalekutik. Atariko partidan Elezkano-Aretxabaleta eta Irribarria-Merino izango dira aurrez aurre. Estelarra txapelketakoa izango da: Irujo-Rezusta / Artola-Albisu. Amaitzeko, Jaunarena-Urruzola eta Elordi-Cecilio arteko norgehiagoka jokatuko da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.
Zuzeneko bi emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.
ETB1eko herri kirolen tartean, 16:00etan, goizean Donezteben jokatutako aizkora desafioa izango da ikusgai. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek emango dute Eneko Otaño eta Mieltxo Mindegia arteko lehiaren berri.
Bestalde, ETB4n bi emanaldi eskainiko dira: 13:00etan, bezperan Hernaniko Galarretan jokatutako Urriza-Martirena / Ezkurra-Zubiri erremonteko Sagardoaren Txapelketako partida. Iñigo Aiestaran eta Manuel Arrizabalaga Matxin izango dira esatariak. 14:00etan, errugbiko Ohorezko Mailako Hernani-Getxo norgehiagoka, Jon Ander Gorosperen eta Aratz Gallastegiren kontakizunarekin.
ntakizunarekin.