Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Futbola, izotz hockeya, pilota eta txirrindularitza, gaur, EiTBn

A.E.|EiTB

Kataluniako Voltako azken etaparekin batera, emakumeen futbol ligako Oiartzun-Real Sociedad,  izotz hockeyko  Errege Koparen finala eta Bengoetxea VI-Untoria/Irujo-Rezusta  partidak eskainiko dira.

Kirol eskaintza betea izango du ETBk igande honetan. Futbolak, izotz hockeyak, pilotak, txirrindularitzak eta herri kirolek osatuko dute programazioa.

11:30ean, 'Oreka' saioaren barruan, Emakumeen Ligako 21. jardunaldiko Oiartzun-Real Sociedad partidaren berri emango dute Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Ander Txintxurretak.

13:20ean hasiko da Kataluniako Voltako azken etaparen emanaldia, Bartzelonan hasi eta amaituko dena. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga izango dira arduradunak.

17:00etatik aurrera Gasteizko Ogueta pilotalekuko jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak, Xabier Euzkitzeren, Joxan Tolosaren eta Elena Azpeitiaren kontakizunarekin. Hiru partida hauek jokatuko dira: Berasaluze II- Imaz/Ezkurdia-Martija, ondoren txapelketako eta Bengoetxea IV-Untoria/Irujo Rezusta eta amaitzeko Olaetxea-Apraiz/Mendizabala III-Cecilio.

Futbola, txirrindularitza eta pilota ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Izotz hockeyari dagokionez, ETB4n eta eitb.eus-en eskainiko da. Jon Ander Gorospek eta Ibon Portularrumek Donostian jokatuko den  Errege Kopako finalaren berri emango dute zuzenean 12:00etatik aurrera.

Azkenik, 16:00etan ETB1ek zabaldu ohi duen herri kirolen tartean, Zarauzko Bi Harri Txapelketan gertatutakoak bilduko ditu Ibon Gaztañazpik.