Itxi

telebista

ETB2n

Mikel Urmeneta protagonista, 22:30ean, 'Todos Los Apellidos Vascos'en

A.H. | EITB

Urmenetaren alderik pribatuenean barrena murgilduko da saioa, eta bere familia eta arbasoen istorioak azalduko dizkio Iruñeko artistari.

Iruñea eta New Yorken artean bizi da Mikel Urmeneta. Nazioarteko marka propioa sortu eta momentua bizi duen talentu handiko genioa da artista nafarra. Hori da kanpora begira erakusten duena, baina gaurko 'Todos Los Apellidos Vascos' saioa bere alderik pribatuenean barrena murgilduko da. Bere izaera artistikoa garatu zezan lagundu zuten familia-kideekin izan zuen harremana ezagutuko du, besteak beste, bere aitarekin izan zuen harremana.

Arbaso karlista eta nazionalistak aurkituko ditu 'Todos Los Apellidos Vascos' saioak Urmenetaren istorio familiarrean. Tartean, nobleak, sarrailagileak eta kirurgialariak topatuko dituzte. Bere istorio familiarra ondo ezagutzen du Urmenetak, baina sorpresa handiak hartuk ditu saioaren lantaldearen eskutik.

'Todos Los Apellidos Vascos' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista