Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador', berriro ere, audientzia-buru

A.H. | EITB

Asteleheneko ordutegi nagusian lider izan zen, %13,6ko audientzia zatia eta 294.000 ikus-entzulerekin.

'El Conquistador del Amazonas' saioa audientzia-buru izan zen asteleheneko ordutegi nagusian. Julian Iantzik aurkeztutako realitya astelehen gaueko aukerarik gustukoena izan zen berriro ere euskal ikus-entzuleen artean: %13,6ko audientzia zatia eta 294.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

Anaconda taldeko kideak indartuta atera ziren asteleheneko ataletik, Sofi eta Txapelaren kanporaketen ondoren. Sofik amore eman eta abentura bertan behera utzi zuen; Txapelak ordea, azkeneko momentura arte gogor borrokatu zuen, baina duelua galdu zuen Igorren eta Ainararen aurka.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista