telebista
Asteburuan ETB1en eta ETB2n
Arrisku naturalak, asteburuan, 'Teknopolis' saioan
A.E.|EiTB
Luiziez, uraren indarraz eta uholde arriskuen kudeaketaz arituko dira, besteak beste.
-
Ekuador
Asteburu honetan arrisku naturalak izango dituzte hizpide 'Teknopolis' saioan. Hasteko luiziak aztertutuko dituzte. Euskal Herrian luiziak maiz gertatzen dira, itxuraz lur jauzietarako eremu aproposa da gurea. Virginia Ormaetxea geologoarekin elkartu dira Ondarroan, bertako kasutik abiatuta, luiziak zergatik gertatzen diren jakiteko. Zundaketa batera ere joango dira, gizakiaren esku hartzea dagoen kasuetan geologoek lurra nola aztertzen duten ikusteko.
Horre gain, uraren indarrari erreparatuko diote aste honetako saioan. Hidrogeno eta oxigenoak osatutako ur molekula txikiaren indarra ulertzen ere ahaleginduko dira. Izan ere, Lurrean bizia egon dadin horren garrantzitsua den elementua harriak apurtzeko ere gai da. Hori nola izan litekeen ulertzeko ahalegina egingo dute.
Uholde arriskuen kudeaketaz ere arituko dira. Uholde arriskuak gestionatzeko planek alerta, babesa eta prebentzioa dute helburu. Urumearen arroan uholdek saihesteko egiten ari diren lanak bisitatu dituzte URA agentziako arduradun batekin eta erakundearen krisi-mahaiaren funtzionamendua ere ezagutu dugu.
Saioa bukatzeko, Europako ikertzaile talde batek Mediterraneo itsasoan zehar ur geza garraiatzeko sortu dituzten plastikozko poltsa erraldoien berri izango dugu.
'Teknopolis' larunbatean, 13:30ean, dago ikusgai, ETB1en; eta igandean, 09:30ean, ETB2n.