telebista
22:30ean
Margin Call pelikula, gaurko 'La Noche De...' saioan
A.H. | EITB
Saioak gainera, Megan Fox aktorearen titularrak errepasatuko ditu, eta bestalde, Iberiar penintsularen hainbat toki erakusterakoan, Hollywoodek egindako hanka-sartzeak azalduko ditu.
Gaur gauean, 'La Noche De…'k Margin Call pelikula eskainiko du, gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoaren hasiera azaltzen duen benetako gerkarietan oinarritutako filma. Gure ekonomia arpilatu zuten gizon- emakumeen istorioa da, eta jatorrizko gidoiaren Oscar saria jaso zuen. Aktore zerrenda, izen handiko aktoreek osatzen dute, honako hauek besteak beste: Kevin Spacey, Jeremy Irons, Demi Moore, Stanley Tucci, Paul Bettany eta Simon Baker. Felix Linaresek filmaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Saioak gainera, Megan Fox aktoreak emandako izenburu nabarmenen errepasoa egingo du, aktorearen 30. urtebetzea ospatzeko.
Linea Caliente atalak, berriz, duela 10 urteko pelikula batek, gaur egun, zinean estreinatu den Bataman contra Superman filmaren estreinaldia aurreikusi zuela erakutsiko du.
Amaitzeko, La conquista de Hispania atalak, Iberiar penintsularen hainbat toki pelikuletan erakusterako orduan, Hollywoodek egindako hanka-sartzeak azalduko ditu.
'La Noche De… Margin Call' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
ng>