Itxi

telebista

22:30ean

Patxi Lopezi elkarrizketa, gaur, 'Minuto a Minuto' saioan

A.H. | EITB

Politikari sozialistak egun eguneko gai politikoak aztertuko ditu Aintzane Bolinaga, Alberto Ayala, Iñaki Gonzalez, Ernesto Ekaizer eta Martin Garitano kazetarien galderei erantzunez.

Patxi Lopez, gaur gaueko 'Minuto a Minuto' saioan izango da gonbidatu. Lau hilabetez Diputatuen Kongresuko presidentea izan ondoren, Diputazio iraunkorraren burua da, eta ekainak 26ko hauteskundeetan Bizkaiko zerrendaburu bezala aurkeztuko da.

Politikari sozialistak egun eguneko egoera politikoaren gaineko hausnarketa sakona egingo du, Aintzane Bolinagaren galderei erantzunez. Aurkezlearekin batera, Alberto Ayala (El Correo), Iñaki Gonzalez (Deia), Ernesto Ekaizer (El País) eta Martin Garitano (Gara) kazetariek ere galderak egingo dizkiote.

Horrez gain, Kongresuko euskal diputatuek, Lopezen lankide eta aurkariek, lau hilabete hauetako legealdia aztertuko dute eta Kongresuaren presidentearen lanaren balorazioa egingo dute.

'Minuto  a Minuto', gainera, kalera irtengo da jendearen iritziak biltzeko asmoarekin. Kasu honetan, hiritarrek euren preferentziak azalduko dituzte Legebiltzarrean gauzak eztabaidatzeko moduari buruz.

'Minuto a Minuto' ostegunero izaten da pantailan da 22:30etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.

ETB2n.