Itxi

telebista

22:30ean

'EiTB Focus' boto-asmoari buruzko inkesta aztergai gaur '200 En Jake'n

A.E.|EiTB

Klaudio Landak aurkeztuta, 200 herritarrek hartuko dute hitza eztabaida-saioan.  

Gauean, 22:30etik aurrera'200 En Jake’ eztabaida-saioa izango da ikusgai ETB2n. Klaudio Landak aurkeztuta, 200 herritarrek hartuko dute hitza bertan.

'EiTB Focus' boto-asmoari buruzko inkestaren bigarren ataleko datuak izango dituzte aztergai '200 En Jake' eztabaida-saioan. Euskadin inoiz egin den inkesta politikorik handienak emandako datuak aztertzeko, Jon Urresti Gizaker enpresako soziologoa izango dute saioan. Ikerketaren zehaztapen guztiak emango ditu Urrestik, beste politologo eta analista batzuekin batera.

Halaber, 200 gonbidatu horien artean, alderdi politikoetako ordezkariak ere izango dira, beraien iritzia emateko; hortaz, eztabaida bizia izango da. Ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorretarako zein udazkenean Euskal Autonomia Erkidegoan izango diren hauteskundeetarako boto-asmoa aztertuko dute.

Besteak beste, hauek jorratuko dituzte saioan: Madrilen gobernua osatzeko negoziaketetan alderdi politikoek izan duten jokamoldea, eta euskaldunek etor daitezkeen koalizio eta itunen inguruan eta buruzagi politikoei buruz zer iritzi duten.