telebista
Telesaila
'Los Misterios de Murdoch', arratsaldero, gaurtik aurrera
A.E.|EiTB
'Sin Ir Más Lejos' saioaren ondoren emango da telesaila, western-aren ordez.
ETB2 kateak 'Los Misterios de Murdoch' izeneko telesaila emango du gaurtik aurrera, 'Sin Ir Más Lejos' saioaren ondoren eta western-aren lekuan. Western filma ETB4n izango da ikusgai aurrerantzean.
'Los Misterios de Murdoch' ekoizpen kanadarra 1890eko hamarkadan dago girotuta, eta garai hartan ikerketa teknika aitzindariak erabiltzen zituen detektibearen aurkikuntzak ditu oinarri.
William Murdoch (Yannick Bisson) polizia inspektorea gizon aurreratua da bere garairako. Murdochek hiriko misterio handienak ikertuko ditu, orduko gizartearentzat berriegiak ziren metodoak erabiliz; besteak beste, hatz-aztarnak ikertzen ditu eta egiaren makina erabiltzen du. Horretan, bere nagusia den Brackenreid inspektorearen babesa izango du Murdochek.
Horrez gain, 'Los Misterios de Murdoch' telesailak protagonistaren bizitza pertsonala ere erakutsiko du. Brackenreid (Cold Meaney) inspektorearen babesean egingo du lan Murdochek. Lakindeen arteko adiskidetasun harremanak, maitasun harremanak eta garaiko gizarteko gora-beherak kontatu dira atal bakoitzean.
Lan-talde oso hurbila du inguruan Murdochek. Tartean, Julia Ogden (Hélène Alegría) patologoak egiten du berarekin lan eta ikerketarako grina partekatuko dute. Eurekin George Crabtree (Johny Harris) dute; gizon lehiatsua da, baina oraindik ez du eskarmentu handirik. Oso baliotsuak dira biak. Gizarte victoriar horretan jazotzen diren gertaera ilunak ikertzeko laguntza handia emango diote Murdochi.
Murdochi. Murdochi.