Itxi

telebista

22:30ean, ETB2n eta online

'Nekane Amaya' umorezko fikzioa estreinatuko du, gaur, ETB2k

A.E.|EiTB

22:30etik aurrera izango da umorezko saioa ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.

Gaur 'Nekane Amaya' umorezko fikzioa estreinatuko du ETB2k. Nekane Amaya (Maribel Salas) ijito abertzalea eta bera bezala ijito abertzaleak osatutako gainontzeko familiako kideen gora beherak bildu ditu telesail berriak.

Bost atalez osatzen den 'Vaya Semanita'ko spin off honetan Nekane Amayarekin eta ezkontzeko ahaleginetan dabiltzan Ziortza (Miriam Cabeza) bere alabarekin batera, Ane Gabarain eta Javier Anton aktoreek ere parte hartu dute, besteak beste. Javier Garcia de Vicuña izango da, berriz, Pausoka eta ETBk ekoiztutako lanaren zuzendaria.

Lehen atala

Nekane Amaya: Mi gran boda gitana lehen atal honek Ziortzaren ezkontzaren prestaketak ditu ardatz. Nekane Amayaren alaba euskal albaitari batez maitemindu da. Mutilaren gurasoek, neurozirujau ospetsu bikoteak, ez du begi onez ikusten ezkontza, eta ahal dituen traba guztiak jartzen saiatuko da.

Atal honek oso partaide bereziak izan ditu: Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, esate baterako, Udaletxeko Areto Arabiarrean hartuko du Nekane Amaya eta aurresku pausu batzuk ematen ere saiatuko da. Juan Mari Arzak sukaldariak bere jatetxean hartuko du protagonista eta Isabel Zapardiez diseinatzaileak alabaren ezkontza soinekoa sortuko du. Halaber, Nekane Amayak ustekabeko beste bi topaketa izango ditu: Kepa Junkera trikitilariarekin bat eta Olga Zabalgogeaskoa 'Todos Los Apellidos Vascos' saioaren aurkezlearekin bigarrena.

'Nekane Amaya' asteazkenetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.