telebista
Audientzia
Irribarriaren eta Urrutikoetxearen arteko finalak, %21,3ko audientzia
A.E.|EiTB
284.000 lagunek egin zuten bat uneren batean Buruz Buruko finalarekin.
Iker Irribarriak eta Mikel Urrutikoetxeak atzo jokatutako Eskuz Banakako Txapelketako finalak %21,3ko audientzia izan zuen eta euskaldunen artean %36,6ra iritsi zen.
Iazko finalaren audientzia emaitza gainditu zuen Irribarriak irabazi zuen finalak. Halaber, 154.000 ikus-entzulek ikusi zuten partida, bataz beste, eta 284.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen EAEn eta eragin esparruan.
agin esparruan.