Itxi

telebista

Aurrerapena

Bikotekide aldaketa, bultzadak eta haginkadak, gaur, 'Safari Wazungu'n

EITB

EITB

Gaur gaueko atalean, Okavango ibaiaren deltan barrena abiatuko dira esploratzaileak, eta finalean sartzeko behar dituzten puntuak eskuratzeko lehian ikusiko ditugu erronkan.

Erotuta dabil 'Safari Wazungu', ETB2ko abentura saioa! Okavangoren deltako espirituek ez diete onik egiten gure esploratzaileei, antza. Iragan astean, saioa uzteko zorian egon zen Coman, eta orduan bizi izandako tentsioa gaindiezina zela zirudien arren, bikotekide aldaketarekin giroa are gehiago nahasiko da.

Bat-batean, finalera iristeko aukerarekin ikusiko dute esploratzaileek euren burua, eta beharrezko puntuak eskuratzeko lehia biziari ekingo diote.

Deltan barrena murgilduko dira oraingoan lehiakideak, eta mocoro izenarekin ezagutzen diren txalupetan nabigatuko dira puntu preziatuak lortzeko.

Itxuraz, erronkak aparteko zailtasunik ez badu ere, izugarrizko istiluak sortuko dira. Bultzadak, erorikoak, hagindakak… denetarik ikusiko dugu esploratzaile onena bilakatzeko behar dituzten bi puntuak eskuratzeko lehia honetan.

Ez galdu 'Safari Wazungu' saioaren hurrengo atala, astelehenean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.