Itxi

telebista

22:30ean

Zubi-jauzia Victoriako ur-jauzietan, gaurko 'Safari Wazungu'n

EITB

EITB

Finalean egoteko geratzen diren hiru tokietako bat eskuratzeko, Victoriako ur-jauzietan 110 metroko altueratik salto egin beharko dute esploratzaileek gaurko atalean.

'Safari Wazungu' saioaren hamargarren atalean, Zimbabwera iritsiko dira esploratzaileak. Safari ero honek zeharkatuko duen azken herrialdea izango da hau, eta  Afrika hegoaldeko tokirik liluragarrienetako bat aurkituko dute bertan: Victoriako ur-jauzi erraldoiak.

Livingstone doktorearen begiradapean, aurretik izango duten erronka zein den ezagutuko dute wazunguek: 110 metroko altueratik, Zimbabwe eta Zambia lotzen dituen burdinazko zubitik, egin beharko dute salto. Jauzi izugarria, benetan; bihotzeko arazorik ez dutenentzako jauzia. Hori da, hain zuzen ere, bertara heltzen diren hainbat abenturazalek bilatzen dutena.

Mota askotako erronkak gainditu behar izan dituzte gure esploratzaileek safari honetan, eta abentura honi amaiera jarriko diona ere ez da nolanahikoa izango. Finalerako txartela eskuratu nahi baldin badute, salto egin beharko dute, baita Iturraldek ere; izan ere, nahiz eta bera finalean egon, berak ere egin beharko du jauzi, bere bidaidea kanpoan ez geratzeko.

Odola, izerdia eta negar-malkoak, finalean sartzeko geratzen diren beste hiru txarteletako bat eskuratzeko!

Ez galdu 'Safari Wazungu' saioaren gaurko programa, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Safari Wazuuuungu!!!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista