Itxi

telebista

FINAL HANDIA

Arantza Garcés, 'Safari Wazungu' saioko irabazlea!

L.A.

eitb

Gainera, Gasteizko Lourdes Larrinagarentzat izango da faboritoaren aldeko botoa eman duten eitb.eus atariko erabiltzaile guztien artean zozkatu dugun saria.

4:08

Zortzi lagun ospetsu protagonista izan dituen Afrikako safari bitxi honi urrezko amaiera jarri dio Arantza Garces 'Safari Wazungu'ko irabazle atera den final zirraragarriak.

Saioko publikoak aukeratu du bozketa bidez Esploratzaile Onenaren titulua nori eman, esploratzaileek eurek aldez aurretik, agur-afarian, eginiko sekretupeko bozketako lehen sailkatuen artean.

Hauek izan dira finalera iritsi diren lau esploratzaileak: Eduardo Iturralde Gonzalez futboleko epaile ohia, lehen mailako epaile polemikoenetakoa izandakoa; Arantza Garces aurkezle, modelo eta aktore getxotarra ('Basque Country Vertical' eta 'Nick dut Nik' Euskal Telebistako saioen aurkezlea); Yong Li euskaldun-txinatarra (ETB3ko 'Lokaleroak' saioan ezagutu genuen, 'Un príncipe para Corina' hankaz gora jarri zuen eta gorriak ikusi zituen 'Supervivientes'en); eta Yogurinha Borova, Eduardo Gaviña argazkilari eta transformistaren pertsonaia dibertigarria, Las Fellini taldearekin sortutakoa.

Azkenik, Arantza izan da 'Safari Wazungu'ko salacot preziatua jantzi duena eta 10.000 euroko saria poltsikoratuko duena; Esploratzaile Onenaren titulua jaso duena, alegia.

Atal bakoitzean, wazungu guztiek erronka eta desafio ezberdinei aurre egin behar izan dizkiete, ausardia eta bere burua hobetzeko ahalmena erakusteko. Desafio zirraragarriak ikusi ditugu afrikar kontinenteak eskaini dizkigun paraje ikusgarrietan. Gainera, safarian zehar bisitatu dituzten herrialdeetako animaliekin zein herritarrekin harremanetan jartzeko aukera ere izan dute lehiakideek.

Botoa eman dutenen artean, egonaldiaren irabazlea

Final honetan faboritoaren aldeko botoa eman duten eitb.eus atariko erabiltzaile guztien artean, sari potoloa zozkatu dugu eta Gasteizko Lourdes Larrinagak irabazi du: bi lagunentzako gaua Bidania-Goiatzeko (Gipuzkoa) Iriarte Jauregia hotelean, gosaria eta dastatze-menua. (Irailaren 15etik aurrera 2017ko ekainaren amaiera arte baliogarria, 2017ko Aste Santua kenduta)

Aipamen berezia merezi du webgunean jaso den boto kopuru benetan handiak. Eskerrik asko guztioi parte hartzearren!

te hartzearren!

te hartzearren!