telebista
10 astetan
Ohitura txarrak aldatu eta pisua galtzeko gai izango zinateke?
ETBk jateko ohitura txarrak atzean uzteko aukera emango dizu 'Cuerpos de elite' saio berrian. Parte har dezakezu cuerposdeelite@eitb.eus-ra emaila idatzita edo aurrez aurreko castingetara aurkeztuta.
Benetan uste al duzu 10 astetan jateko ohitura txarrak aldatu eta pisua galtzeko gai izango zarela? Euskal Telebistak erronka horretan lagunduko dizu eta ohitura txarrak aldatzeko aukera eman nahi dizu ETB2k laster estreinatuko duen 'Cuerpos de Élite' saioan.
Mirarizko dietarik gabe eta ariketa bitxirik gabe. Gai zinatekela uste baduzu, soberan dituzun kilo horiek galdu nahi badituzu, eta, garrantzitsuena, umore ona baduzu, apunta zaitez castingera! Pertsona atseginen, gizartekoien eta positiboen bila gabiltza, egoneko bizitza daramatenak, elikadura-ohitura eskasekin.
Reality honetan parte hartzeko hiru baldintza bete behar dira: gehiegizko pisua edukitzea, aldatzeko gogoa izatea eta, batez ere... umorea izatea.
Saioaren helburua zera da: parte-hartzaileek ohitura osasuntsuak har dezaten eta pisua gal dezaten. Horretarako, 10 astez aditu talde batekin egingo dute lan: psikologo batekin, prestatzaile fisiko batekin, mediku batekin eta nutrizionista batekin. Profesional horiek parte-hartzaileen eboluzioaren jarraipena egingo dute.
Aldatu nahi al duzu? Inbidia al diezu kirola egiten dutenei? Adituek laguntzeko prest al zaude ohitura berriak hartzeko?
Animatu eta parte hartu cuerposdeelite@eitb.eus e-postara datu hauek bidalita: izena eta bi abizenak, adina, bizi zaren udalerria, sexua, e-posta eta telefonoa. Nahiago baduzu ondorengo data eta tokietan izango diren castingetara hurbil zaitezke:
-Abuztuaren 18an, EITBk Donostian duen egoitzan (Miramongo estudioetan), 10:00etatik 18:00etara.
-Abuztuaren 19an, Getxon, Artea merkatal-gunean, 10:00etatik 18:00etara.
tik 18:00etara.